Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Eta emantzipazioaz hitz egiten badugu?

Por: Yolanda Llamas
image

Gazteok emantzipazioaren lehen pausoa etxetik irtetearekin lotzen dugu. Baina zein da lehen urratsa emantzipazio prozesuan?

Beste post batean kontatzen dugun bezala, emantzipatzea botere, agintaritza, tutoretza edo beste edozein mendetasun edo mendekotasunetik askatzea da. Hitz egiten ari garen testuinguruan, gure familiaretan dependitzea uztea da eta bizitza independienteago bat bizitzen hastea. Horretarako, etxe bat baino askoz faktore gehiago behar dira.

Lehenik eta behin, gure bizitza berriaren eguneroko gastuak ordaintzeko aukera emango digun lan bat behar dugu (asteko erosketa, gastu finkoak..) Beraz, lan-eremua funtsezkoa da emantzipatu ahal izateko. Zein da arazoa? Gazteok gero eta zailagoa dugu soldata on bat lortzea zure lehen lanarekin. Hau da, "erraz" lor dezakegu lana, baina prekarioa izaten da.

"Ikasi izana", zioten lehen. Orain ezta horiekin ere. Oro har, prezioen igoerarekin, batez ere etxeena (alokairukoak zein salerosketakoak), eta laneko prekarietate iraunkorrarekin, emantzipazioaren lehen bi urratsak zaildu egiten zaizkigu.

Gure beharren araberako egonkortasun ekonomikoa eta ostatua lortzen ditugunean (edo ez), pastelaren ginga behar dugu: independentzia emozionala. Ba al dakigu erabakiak geure kabuz hartzen? Meloi honi buruz hitz egingo dugu hurrengo postean. Oraingoz, inkestan parte hartzera eta emantzipazioari buruz zer pentsatzen duzun esatera animatzen zaitugu.